ZER DA BIDATUZ

ZURE KULTUR KUDEAKETA INTEGRALEKO ENPRESA GARA

Zuri eta beltz argazkia: Ballet dantzaria mugitzen.

Bidatuzek zure kultur proiektua egi bilakatzen du.

Edozein kultur proiektuk behar du kudeaketa egokia honen ospea bermatzeko. Bidatuzk Kultur Kudeaketak momentu eta kasu bakoitzerako behar duzun zerbitzua eskaintzen dizu: diseinua, garapena, koordinazioa, ekoizpena, laguntza eta jarraipena, mediazioa, eta abar. Zein proiektutan lanean ari zaren ezagutu ondoren, zure beharretara ahalik eta gehien egokituko gara.

Kultur Eragile guztientzat lan egiten dugu

Kultur eragile desberdinen proiektutan lan egiten dugu: kultur elkarteak, disziplina desberdinetako artistak (musika, antzerkia, dantza, literatura, ?), instituzio publiko eta pribatuak, enpresa txiki eta handiak, eta abar. Gure gizartean eraldatu nahi duen edozein ekimen kultural, artistiko edo soziala ongi etorria da Bidatuzen.

Zuri eta beltz argazkia: Maria Zubimendi Bidatuz-eko lidera.

Maria Zubimendi naiz, Bidatuzeko zuzendaria

Tokiko, nazio mailako, zein nazioarte mailako kultur merkatuan akordeoi jole gisa izandako hainbat urtetako esperientziaren ondoren, kudeaketak edozein proiektu aurrera ateratzerako garaian duen garrantziaz jabetu naiz. Oso ohikoa izan ohi da benetan interesgarriak diren ekimenak bertan behera geratzea, edo egiten badira, hauen potentziala guztiz atera gabe burutzea.

Eszenatoki askotan aktiboan dagoen musikari gisa eta oso profil anitzetako proiektu eta entitateetan kultur kudeatzaile gisa, gai sentitzen naiz eta ilusio handia egiten dit kulturaren sektoreko pertsona eta entitate desberdinei behar duten horretan aholkatu eta laguntzeak. Horregatik sortzen da Bidatuz, hain zuzen ere, kultura eta artea, eta nola ez, hau errealitate egiten duen balio-katea bultzatzeko helburuarekin.

Kultur eragilea baldin bazara eta zure proiektua garatzeko kudeaketarekin lotutako edozein zerbitzu behar baduzu, jarri zaitez harremanetan gurekin.